2014(e)ko abenduaren 9(a), asteartea

Bosgarren gogoeta

Bigarren modulo astea eta gero, blogera buletatzen naiz nire bosgarren gogoeta konpartitzeko. Aldi honetan klase magistralean nire taldea aurkeztu duen gai teorikoan zentratuko naiz.

Raúl Santiago Campionen eta Fermín Navaridas Naldaren "La Web 2.0 en escena" artikulua tokatu zitzaigun aztertzea eta klase batean azaltzeko modu egokia aurkitzea. Web 2.0-ari buruzko informazio ugari eskaintzen duen artikulu bat denez, aurkezpenean artikuluaren mezu berbera transmititzea izan da gure erronka zailena.

Denbora asko eman genuen aurkezpenaren formatua hautatzeko. Prezi aukeratu ondoren, ordea, ere denbora asko eman genuen hau eraginkortasunez erabiltzen ikasteko. Web 2.0-ari buruzko informazioa bilatzerakoan ideia bat bururatu zitzaidan. Edukien sortzaileak bezala, aurkezpenaren argazkiak gure eskutik ateratzea. Preziren oinarria edo elementu guztiek bateratzen dituen basea nik egindako irudiak dira.

Aurkezpena egin ondoren, oso pozik gaude gure lanaren emaitzarekin. Gure ustez, klaseko ikaskideek helarazi nahi genuen informazioa jaso dute, beraz, gure helburu nagusia lortu dugu.

Hona hemen aurkeztutuako Prezia:

Aurkezpenaren azken atalean, zenbait autoreen kritikak sartu genituen. Andrew Keen-en kritika nahiko interesgarria iruditu zitzaidan. Autor honek 2006-an "Web 2.0 narzisismo digitaltzat hartuta dago"-ela esan zuen.

Nahiz eta naiko erradikala izan, hein handi batean arrazoia daukala uste dut. Askotan Internet-en aurkitzen den edozein informazioa ziurra bezala hartzen da eta, horrek, benetan ziurra den informazioa hondatzera eramaten gaitu. Horregatik, irakasle bezala gure ikasleei benetan aprobetxagarria den informazioa Interneten bilatzen irakatsi behar diegu.

2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

Laugarren gogoeta

Nire blogeko hurrengo hausnarketa ikasleek eta Internet-a daukaten erlazioari buruz doa. Klase magistraletan nire ikaskideen aurkezpenak ikusi eta gero sortzen zait laugarren gogoeta hau.

Dakigunez, Internet-a ikasleentzako oso onuragarria izan daitekeen erreminta ahaltsua da. Sarean ia gai guztiei buruzko informazioa aurkitu ahal da. Alabaina, arrazoi berberagatik ikasleei erreminta hau egokitasunez erabiltzen irakatsi behar diegu. Hain zabala da Internet, non ezin dugu mugak jarri gure ikasleak segurtasunez nabigatu ahal izateko. Horregatik, gure helburua izan behar da ikasleei nabigatzeko jarraibideak gomendioak edota ereduak eskaintzea.

Internet-aren bidez gure ikasleen hezkuntza-prozesua aberasten saiatu behar dugu. Alde batetik, Internet modu arduratsuan erabiltzen duten ikasleak hezteko eta, beste aldetik, Internet informazioa eskuratzeko baliabide gisa erabiltzen duten ikasleak izateko.

Umeek sarean sartzen direnean, errealitatean ez bezala, oharkabean askotan zintzilikatzen dituzte datu pertsonal gehiegi. Datu pertsonal hauen erabilera gaiztoa benetan arazo larriak eragin ditzakete. Ikasleek sarean gehiegizko informazioa eskaintzen dutenean ondorioak Ciberbulling-etik mota desberdinetako jazarpen kasuetara eraman diezaieke.

Nire iritzia nire kideek egindako aurkezpenetan eskaini dutenarekin bat dator. Hau da, Internet-aren erabilera eskolan emaitza onak eragin ditzake, baina horretarako umeei erreminta hau erabiltzen irakatsi behar zaie.

Nire ikaskideek haien aurkezpenean sartu duten bideo bat zintzilikatzen dut, oso aproposa iruditu zaidalako umeei sarean nabigatzeko zenbait pausu helarazteko.

2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

Bernie Dodgeren Webquest metodologia

Klasean Bernie Dodgeren Webquest metodologia ezagutu dugu. 1995. urtean EEBBetan Interneten ikasleek gehiegizko informazioari erantzuna emateko konponbide bezala aurkeztu zen metodologia hau.

Webquestaren bidez, ikasleei galdera batzuk planteatzen zaizkie eta hauei erantzuteko Interneten informazioa bilatzeko baliabide zehatz batzuk haien esku usten dira. Interneten bidezko ikerlan hau modu kooperatibo eta bideratu batean gauzatu behar da. Taldeko lana eta elkar laguntza, haien zuzen ere, metodologiaren oinarri bezala hartzen dira.

Bilaketa zuzendu honetan sei atal kontuan hartu behar dira. Hasteko, sarrera, non ikasleei gai bat aurkezten zaie eta hau aztertzeko motibazioa sustatzen da. Zeregina atalean, lortu behar dena zehazten da. Prozeduran, eman beharreko urratsak eta lan egiteko moduari buruzko orientabideak ematen dira. Lehen esan dugunez, baliabide batzuk eskainiko zaizkie ikasleei, hauek zeintzuk diren jakiteko beste atal bat egongo da. Ebaluazioan, lana baloratzeko kontuan hartuko diren irizpideak daude. Azkenik, komunean egindako prozesuaz, ikasitakoaz, zailtasunaz eta hobespenez hausnartzeko aukera ematen da ondorioetan.

Webquest metodologiaren hiru ezaugarri nabarmentzekoak dira. Ikuspegi konstruktibista baten bidez, gaitasun intelektualaren garapena laguntzen saiatzen du. Transmititu eta konpartitu daiteken metodologia bat da. Bestalde, metodologia malgua da, zeren eta erabiltzailearen, gaiaren eta adinaren arabera moldatu ahal daitekelako.

Horrela bete nahi diren aipatzeko hiru helburu hauek dira: ikasleek denboraren erabilpen egokia egitea, informazioaren erabilpenean zentratzea eta, azkenik, azterketa, laburpen eta ebaluzio gaitasunak sustatzea.

Iraupenaren arabera sailkatuta, hiru webquest mota daude: iraupen motzekoa, iraupen luzekoa eta miniwebquestak. Giaren arabera, ordea, salikapen luze bat aurkitzen dugu. Azken finean, Interneten bidez ia edozein gauza lantzeko aukera daukagu: ekonomia, gizarte zientziak, musika, filologia, matematika...

Klasean webquest bat bilatu behar izan genuen. Nire taldearen kasuan Uraren zikloa azaltzen duen wequest hau aurkitu genuen:

http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=666&id_pagina=1

Hasieran, pixka bat eskasa zela pentsatu genuen. Alabaina, geroago konturatu ginen sinpletasunaren bidez egin beharrekoa oso argi azalduta geratzen zela. Beraz, gure iritziz, aproposa izango zen ikastetxe batean erabiltzeko, gutxi gorabehera Lehen Hezkuntzako laugarren mailatik gora. 

Amaitzeko, Webquesta zer den jakin ondoren, baliabide onen alde negatibo eta postiboak zerendatu genituen. Hona hemen azpimarratutako alderdi guztiak:

Blogaren erabiltzailearena

2014(e)ko azaroaren 16(a), igandea

Hirugarren gogoeta

Modulu lanerako astea eta gero, klasean Informazio eta Komunikazio Teknologiak lantzera bueltatu gara. Aste honetan gai desberdinak landu ditugu. Hauen artean, bilaketak egiterakoan link-ak gordetzeko modu egokia, bilaketak egiterakoan link-ak gordetzeko sarean dauden zenbait tresnak, Word programa era aproposean erabiltzeko zenbait gomendio eta bideoak egiterakoan kontuan hartu beharko ditugun zenbait puntu.

Bilaketak egiterakoan link-ak ondo gorde behar dira. Horretarako arau batzuk betetzea beharrezkoa da, hain zuzen ere bibliografia arauak. Hala ere, sarean lan hau aurrezten gaituzten zenbait erreminta erabilgarri eskura dauzkagu. Hauetatik Delicious, Diigo, Connotea eta Scoop.it dira klasean jorratu ditugunak. Webgune bakoitzak estilo berezi eta desberdindu bat dauka, baina azkenean erabilera berbera daukate guztiak: bilaketak errazteko markatzaile bezala funtzionatu.

http://www.juntadeandalucia.es/culturaydeporte/archivos_html/sites/default/contenidos/general/exposiciones/Imagenes_Exposiciones_Virtuales.png

Nire ustez, oso erabilgarriak izan ahal dira aipatutako webgune hauek informazio ugari bilatzea eskatzen dituzten lanak egiteko. Nire kasuan, lan luze hauek egiterakoan ematen dudan lehen pausua landuko dudan gaiari buruz informazio gehiena jasotzea izaten da. Horretarako, nagusiki Internetera jotzen dut, beraz, hurrengo lanetan Delicious, Diigo eta horrelako tresnak erabiltzeko aukerak izango ditut.

Lehen esan dudanez, baita ere Word programa hobeto erabiltzen ikasi dugu. Azaldutako zenbait puntu ezagunak ziren ia ikasle guztientzako, baina ala ere testuak idazterakoan kontuan hartu beharko ditudanari buruz zenbait ohar hartu ditut: goiburua, markatzailea, oin-oharra… Word programak hainbat aukera ematen digu eta hauek ezagutzea beti izaten dela onuragarria pentsatzen dut.

Azkenik, DILAN-ean egin behar dugun bideoa grabatzerakoan kontuan hartu beharko ditugun zenbait puntuei buruz hitz egin dugu irakaslearekin. Niretzat, hauek izan dira aipagarrienak:
  • Mezuaren eta musikaren arteko oreka zaindu behar da. Bestela, musika mezua baino indar handiagoa izan dezake.
  • Umeentzako bideoak umeen ahotsekin egiten mezua indartu daiteke.
  • Estatikotasunaren eta gehiegizko mugimenduaren artean oreka mantendu behar da bideoan zehar.
  • Kolorea eta dinamismoa bideoari indarra ematen dio.

Egindakoa azalduta eta egindakoaz nire iritzia emanda amaitutzat ematen dut gogoeta hau. Ia zer ikasten dugun hurrengo klaseetan.

2014(e)ko azaroaren 3(a), astelehena

Bigarren gogoeta

Lehen gogoeta egin nuenetik hona hainbat baliabide ezagutu ditugu Informazio eta Komunikazio Teknologiak Lehen Hezkuntzan ikasgaian.

Hasteko, hezkuntzan lan egingo dugunentzako interesgarriak izan ahal diren zenbait webgune erakutsi digute. Calaméo, Issu eta Scribd deitzen dira webgune hauek eta, laburbilduz, zureak diren dokumentu desberdinak igotzeko eta besteen dokumentuak ikuskatzeko balio duten erremintak dira.

Bestalde, ipuinak Interneten egiteko oso erraza den beste baliabide bat erabiltzen ikasi genuen, Storybird izenekoa. Pazientzia gutxiko zalduntxoa izeneko ipuin bat idatzi nuen Aitor Calzada-rekin, blog-ean azken sarreran ikusi ahal duzuen bezala. Storybird argazki multzo desberdinak eskaintzen dizu eta argazki multzo hauek erabilita edozein kontakizuna sortzeko aukera daukazu. Hona hemen Storybird erabiltzeko azalpen bat:


Baita ere, klaseetan zenbait programa informatikoetan sakontzen aritu gara. Gimp, Paint eta Microsoft Office Picture Manager programen bidez argazkien zenbait ezaugarri editatzen egon ginen, esaterako: argazkia moztu, argazkia eskalatu, argazkiari pisua kendu eta abar. Power Point-a famatuaren erabileran ere trebatu ginen, aurkezpen on bat lortzeko bete behar diren zenbait puntuen garrantzia azpimarratuz. Orain arte ez nekien Power Point-aren animazioak erabiltzen eta nire aurkezpenetan berezitasun pixka bat lortzen lagunduko didatela uste dut.

Azkenik, gure blog-aren informazioa babesteko edo konpartitzeko aukera emateko gadgetak eskaintzen dituzten bi webgune ezagutu genituen. Alde batetik, Copyscape eta, beste aldetik, CreativeCommons.

Horretaz aparte, blog-aren kalitatea handitzeko ezagutzak jasotzen jarraitu ditugu (diseinua nola aldatu, inkestak nola egin, beste blog bat gure blog-arekin nola erlazionatu…). Horrekin uste dut klase praktiko guztietan egin duguna aipatuta ustea. Nire aburuz, guretzeako erabilgarriak izan ahal diren gaiak jorratzen ari gara, baina baita ere arbela digitalaren falta sumatzen dut.

2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

Lehen gogoeta

Informazio eta Komunikazio Teknologiak Lehen Hezkuntzan ikasgaian bilaketak behar den bezala egiten eta Blog bat sortzen ikasi dugu.

Alde batetik, bilaketak egiteko Internet ondo erabiltzen irakatsi zigutenean harritu zitzaidan bilaketa hauek egiteko geneukan hainbeste aukera. Uste nuena baino askoz konplexuagoa da bilaketa on bat egiteko prozedura. Erabilgarri iruditu zitzaidan ezagutza hauek jasotzea, zeren eta ikasle moduan bilaketa-lana exijitzen duten lan asko egiten ditut.

Beste aldetik, Blog-a nola erabiltzen den irakatsi zigutenean erreminta oso potente bat eskuratzen nengoela pentsatu nuen. Blog bat mundu guztirako leiho bat bezala da, non zuk munduarekin konpartitu nahi duzun guztia zintzilikatu dezakezu. Hezkuntzan Blog-aren erabilera aukera asko ematen dituela pentsatzen dut. Ez bakarrik ikasleekin erabiltzeko, baizik eta gurasoekin eta beste irakasleekin  informazioa trukatzeko.

Blog-aren erabilera proiektu desberdinak eraikitzeko aukerak ematen ditu. Nire ustez, irakasle edo ikasle moduan esperientziak edo datu zehatzak konpartitzeko ez daude mota honetako baliabide hain onak.
http://medya.todayszaman.com/azerbaycan/2011/11/24/12.png

2014(e)ko urriaren 17(a), ostirala

Bigarren argazkia

Hona hemen zintzilikatutako bigarren argazkia. Psikomotrizitaterako materiala:
http://mantalgorri5.blogspot.com.es/2011/06/gure-txokoak.html

Lehen liburua

Hona hemen blogean zintzilikatzen dudan lehen liburua:

Lehen abestia

Hona hemen blogeko lehen abestia:

Lehen Power Point-a

Psikotrizitate saio baten eredu bezala zintzilikatzen dut power point hau:

Lehen bideoa

Hona hemen blogean sartuko dudan lehen bideoa:



Bideo hau onuragarria izan daiteke psikomotrizitate saioak prestatzeko.

2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

Hasiera

Kaixo!

Hau da nire lehen froga. Ikusten duzunez, magisteritza eskolako ikaslea naiz, Bizkaiko kampusean. Hona hemen nik ikusten dudan egoitza.