2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

Laugarren gogoeta

Nire blogeko hurrengo hausnarketa ikasleek eta Internet-a daukaten erlazioari buruz doa. Klase magistraletan nire ikaskideen aurkezpenak ikusi eta gero sortzen zait laugarren gogoeta hau.

Dakigunez, Internet-a ikasleentzako oso onuragarria izan daitekeen erreminta ahaltsua da. Sarean ia gai guztiei buruzko informazioa aurkitu ahal da. Alabaina, arrazoi berberagatik ikasleei erreminta hau egokitasunez erabiltzen irakatsi behar diegu. Hain zabala da Internet, non ezin dugu mugak jarri gure ikasleak segurtasunez nabigatu ahal izateko. Horregatik, gure helburua izan behar da ikasleei nabigatzeko jarraibideak gomendioak edota ereduak eskaintzea.

Internet-aren bidez gure ikasleen hezkuntza-prozesua aberasten saiatu behar dugu. Alde batetik, Internet modu arduratsuan erabiltzen duten ikasleak hezteko eta, beste aldetik, Internet informazioa eskuratzeko baliabide gisa erabiltzen duten ikasleak izateko.

Umeek sarean sartzen direnean, errealitatean ez bezala, oharkabean askotan zintzilikatzen dituzte datu pertsonal gehiegi. Datu pertsonal hauen erabilera gaiztoa benetan arazo larriak eragin ditzakete. Ikasleek sarean gehiegizko informazioa eskaintzen dutenean ondorioak Ciberbulling-etik mota desberdinetako jazarpen kasuetara eraman diezaieke.

Nire iritzia nire kideek egindako aurkezpenetan eskaini dutenarekin bat dator. Hau da, Internet-aren erabilera eskolan emaitza onak eragin ditzake, baina horretarako umeei erreminta hau erabiltzen irakatsi behar zaie.

Nire ikaskideek haien aurkezpenean sartu duten bideo bat zintzilikatzen dut, oso aproposa iruditu zaidalako umeei sarean nabigatzeko zenbait pausu helarazteko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina