Alde batetik, bilaketak egiteko Internet ondo erabiltzen irakatsi zigutenean harritu zitzaidan bilaketa hauek egiteko geneukan hainbeste aukera. Uste nuena baino askoz konplexuagoa da bilaketa on bat egiteko prozedura. Erabilgarri iruditu zitzaidan ezagutza hauek jasotzea, zeren eta ikasle moduan bilaketa-lana exijitzen duten lan asko egiten ditut.
Beste aldetik, Blog-a nola erabiltzen den irakatsi zigutenean erreminta oso potente bat eskuratzen nengoela pentsatu nuen. Blog bat mundu guztirako leiho bat bezala da, non zuk munduarekin konpartitu nahi duzun guztia zintzilikatu dezakezu. Hezkuntzan Blog-aren erabilera aukera asko ematen dituela pentsatzen dut. Ez bakarrik ikasleekin erabiltzeko, baizik eta gurasoekin eta beste irakasleekin informazioa trukatzeko.
Blog-aren erabilera proiektu desberdinak eraikitzeko aukerak ematen ditu. Nire ustez, irakasle edo ikasle moduan esperientziak edo datu zehatzak konpartitzeko ez daude mota honetako baliabide hain onak.
![]() |
| http://medya.todayszaman.com/azerbaycan/2011/11/24/12.png |

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina