Modulu lanerako astea eta gero, klasean
Informazio eta Komunikazio Teknologiak lantzera bueltatu gara. Aste honetan gai
desberdinak landu ditugu. Hauen artean, bilaketak egiterakoan link-ak
gordetzeko modu egokia, bilaketak egiterakoan link-ak gordetzeko sarean dauden
zenbait tresnak, Word programa era aproposean erabiltzeko zenbait gomendio eta
bideoak egiterakoan kontuan hartu beharko ditugun zenbait puntu.
Bilaketak egiterakoan link-ak ondo
gorde behar dira. Horretarako arau batzuk betetzea beharrezkoa da, hain zuzen
ere bibliografia arauak. Hala ere, sarean lan hau aurrezten gaituzten zenbait
erreminta erabilgarri eskura dauzkagu. Hauetatik Delicious, Diigo, Connotea eta
Scoop.it dira klasean jorratu ditugunak. Webgune bakoitzak estilo berezi eta
desberdindu bat dauka, baina azkenean erabilera berbera daukate guztiak:
bilaketak errazteko markatzaile bezala funtzionatu.
![]() |
| http://www.juntadeandalucia.es/culturaydeporte/archivos_html/sites/default/contenidos/general/exposiciones/Imagenes_Exposiciones_Virtuales.png |
Nire ustez, oso erabilgarriak izan ahal
dira aipatutako webgune hauek informazio ugari bilatzea eskatzen dituzten lanak
egiteko. Nire kasuan, lan luze hauek egiterakoan ematen dudan lehen pausua
landuko dudan gaiari buruz informazio gehiena jasotzea izaten da. Horretarako,
nagusiki Internetera jotzen dut, beraz, hurrengo lanetan Delicious, Diigo eta
horrelako tresnak erabiltzeko aukerak izango ditut.
Lehen esan dudanez, baita ere Word
programa hobeto erabiltzen ikasi dugu. Azaldutako zenbait puntu ezagunak ziren
ia ikasle guztientzako, baina ala ere testuak idazterakoan kontuan hartu
beharko ditudanari buruz zenbait ohar hartu ditut: goiburua, markatzailea,
oin-oharra… Word programak hainbat aukera ematen digu eta hauek ezagutzea beti
izaten dela onuragarria pentsatzen dut.
Azkenik, DILAN-ean egin behar dugun
bideoa grabatzerakoan kontuan hartu beharko ditugun zenbait puntuei buruz hitz
egin dugu irakaslearekin. Niretzat, hauek izan dira aipagarrienak:
- Mezuaren eta musikaren arteko oreka zaindu behar da. Bestela, musika mezua baino indar handiagoa izan dezake.
- Umeentzako bideoak umeen ahotsekin egiten mezua indartu daiteke.
- Estatikotasunaren eta gehiegizko mugimenduaren artean oreka mantendu behar da bideoan zehar.
- Kolorea eta dinamismoa bideoari indarra ematen dio.
Egindakoa azalduta eta egindakoaz nire iritzia emanda
amaitutzat ematen dut gogoeta hau. Ia zer ikasten dugun hurrengo klaseetan.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina