Nire blogeko hurrengo hausnarketa
ikasleek eta Internet-a daukaten erlazioari buruz doa. Klase magistraletan nire
ikaskideen aurkezpenak ikusi eta gero sortzen zait laugarren gogoeta hau.
Dakigunez, Internet-a ikasleentzako oso
onuragarria izan daitekeen erreminta ahaltsua da. Sarean ia gai guztiei buruzko
informazioa aurkitu ahal da. Alabaina, arrazoi berberagatik ikasleei erreminta
hau egokitasunez erabiltzen irakatsi behar diegu. Hain zabala da Internet, non
ezin dugu mugak jarri gure ikasleak segurtasunez nabigatu ahal izateko.
Horregatik, gure helburua izan behar da ikasleei nabigatzeko jarraibideak gomendioak
edota ereduak eskaintzea.
Internet-aren bidez gure ikasleen
hezkuntza-prozesua aberasten saiatu behar dugu. Alde batetik, Internet modu
arduratsuan erabiltzen duten ikasleak hezteko eta, beste aldetik, Internet
informazioa eskuratzeko baliabide gisa erabiltzen duten ikasleak izateko.
Umeek sarean sartzen direnean,
errealitatean ez bezala, oharkabean askotan zintzilikatzen dituzte datu
pertsonal gehiegi. Datu pertsonal hauen erabilera gaiztoa benetan arazo larriak
eragin ditzakete. Ikasleek sarean gehiegizko informazioa eskaintzen dutenean
ondorioak Ciberbulling-etik mota desberdinetako jazarpen kasuetara eraman
diezaieke.
Nire iritzia nire kideek egindako
aurkezpenetan eskaini dutenarekin bat dator. Hau da, Internet-aren erabilera
eskolan emaitza onak eragin ditzake, baina horretarako umeei erreminta hau
erabiltzen irakatsi behar zaie.
Nire ikaskideek haien aurkezpenean sartu duten bideo bat zintzilikatzen dut, oso aproposa iruditu zaidalako umeei sarean nabigatzeko zenbait pausu helarazteko.

